2014(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

HASIERAKO eta AMAIERAKO bertsoa



 
HASIERAKO AGURRA

Arratsaldea pasako dugu
gozatuaz elkarrekin
denok batera egongo gara
irripar polit batekin
gure saioa beteko dugu
egindako bertsoekin
asmo on eta ahalegin
gu guztiok berdin-berdin
hasiera emango diogu
arropa eder hauekin
gustora egon gure artean
ta ondo pasa gurekin


BILLY ELLIOT  (Lazkao Txikiren marrazkietakoa)

Billy naiz ni ta gustoko ditutu
Gizonekoak dantzari
Balleta oso gustoko baino
Ta askotan naiz erori
Nahiz eta aitak esaten didan
Ez det nahi boxeolari
Baina norberak egin behar du
Gustokoen duen hori



JACK SPARROW (Otso Beltza)

Jack Sparrow da gure izena
Ez dugu jotzen tronpeta
Beste piratekin haserreak
Borroka iten tarteka
Irabazleak sari bikaina
Da oilaskoa erreta
Atera poltsikotik altxorra
Ezpatak dauzkagu eta

John Travolta (Blowin in the wind Bob Dylan)

Nik eduki nahiko nuke Olivia
Gorputz osoan zure antza
Horretarako zuk badakizu
Beharko dezula gatza
Egia esan onartzen dut nik
Ni naizela arroputza
Esan beharko dut oso ondo
Egiten duzula dantza


  

HARRY POTTER (Txiki txikitik-Salamankara)


Harry Potter eta Hermione gara
Guztien idolo maite
Erratz gainean ibiltzen gara
Ez istripu ta ez kolpe
institutoan magiaz dauzkagu
Poltsikoak bete-bete
Gu ez bagaituzue txalotzen
Xagu bihurtuko zeate



INDIANA JONES (Ixkin idazten dizut- Ama)

Nik Indian Jones daukat izena
Eta horra bertso batzuk
Estatu Batuetakoa naiz
Eta asko bidaiatzen dut
Oraingoan Leitzaran bailaran
Ikusiko deu elkar guk
Oso abentura zalea naiz
Ta gauzak aurkitzen ditut


CHARLES CHAPLIN (Xalbador finalean)
Inglaterratik Euskal Herrira
Pozik etorri naiz aurten
Eta askotan munduko hobena
Makilarekin jolasten
Pelikulak grabatzerakoan
Zenbat lagun eduki deten
Zuen omenez ikasi dugu
Guk euskaraz hitz egiten



AMAIERAKO AGURRA

Oso polita irudituko
Zitzaion jende askori
Hiru eskolek izan dugu ta

Horrenbeste kategori
ametsetara itzuli gara
nahiz ta askotan erori
ta guk nahi genuen hori
zuei oparia tori
ikasle denok egin ditugu
horrenbeste bertso ongi
oso gustora egon gara ta
agur goxo bat denori

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina