2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena
KONTRAPAS
Garaziko herria
benedika dadila
euskarari eman dio
behar zuen tornuia.
Euskara, euskara,
jalgi hadi plazara!
Bertze jendek uste zuten
ezin izkriba zaiteien
orain dute porogatu
engainatu zirela.
Euskara, euskara,
jalgi hadi dantzara!
Bertzeak orok izan dira
beren goien gradora
orain hura iganen da
bertze ororen gainera.
Euskara, euskara,
jalgi hadi mundura!
Oraindaino egon bahaiz
inprimitu bagerik
hi engoitik ebiliren
mundu guztietarik.
Euskara, euskara,
jalgi hadi kanpora!
jalgi hadi plazara!
jalgi hadi dantzara!
habil mundu guztira!
Letra: Bernart Etxepare
Doinua: Xabier Lete
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina